2017/01 Diru Laguntza

KARGUALDIAREN HASTAPENA GEROZTIK, oposizioko taldeak clkartcci emaiten diren diru laguntzak « aurreko inungo eztabaida ala konzertaziorik gabe banatuak » direla salatzen du (2014cko buruileko herriko aldizkaria). Horregatik gira abstenitzen diru laguntzak bozkatuak diren aldi guziz, elkartea edozoin izan dadin. Bozka horier buruzko azalpenak jadanik email ditugu 2015eko buruileko herriko aldizkarian, auzapezak elkarteer igorri gutunaren ondotik,diru laguntzak ezgenituela bozkatu azpimarratzen baitzuen. Ezgira bakarrik abstenitu. Diru laguntzen kalkulatzeko irizpide edo kriterio taula bat sortu dugu eta irizpide horiek kondutan hartzen dituen diru laguntza eskaera dosier bat proposatu. Urte hastapenean, 2016eko aurrekontua bozkatu aitzin bildu diren komisio guzietan aurkeztu ditugu. Gure proposamenak barrera desberdinak ukan ditu : gehiengoko hautetsi zonbeit interesatuak ziren eta kasik bero bero, beste batzuk aldizarrunt kontra. Ala bainan, proposamen hori aurkeztu dugularik,2016eko diru laguntzak jadanik emanak ziren. Gaia mahai gainean ezarri nabi ginuen eta gehiengoarekin aipatzen basi, 2017tik aitzina aplikatzeko. Kirol komisioaren bilkura batean, gure dosiera elkarte batzuekin entseatzea proposatua izan zauku, eta elkarte horien zerrenda elgarrekin adostu dugu. Eta Herriko kontseiluan, urte bukaeran gai hortaz eztabaida bat ukanen ginuela hitzeman zaukun auzapezak. Eztabaida bori 2016cko abenduaren Han iragan da. Nola bururatu den ? Hazparnen ez da deus aldatuko elkarteei emaiten diren diru laguntzer doakienez. Gure proposa- mena bere osotasunean errefusatua izan da, alta elementu batzu interesgarriak direlarik omen. Zoaz zu zerbaiten konprenitzera ! Gure proposamena zeroten zen ? Diru laguntzen kalkulatzeko irizpide edo kriterio taula bat erabiltzea,

bi helbururekin :

•        irizpide argiak ukaitea, denek (hautetsi, elkarte, herritar) ezagutzen ditugunak, diru laguntza bakotxa nola kalkulatua den ulertzeko

•        praktika batzu balioztatzea eta sustatzea, bala nola gazteen barrera eta formakuntza, euskararen erabi- lera elkartcaren barnean baita komunikazioan, beste elkarte batzuekin lanean aritzea, Azpeitiarekin dugun parezkatzean parte hartzea, etab. Nola ibiltzen da ? Diru laguntza eskaera dosierean, irizpide bakotxari lotua diren galderak badira,

adïbidez :

•        kide kopurua, adinka (0-18 urte, 18-60 urte, 60 urte baino gehiago)

•        Zure elkarteak diploma bat emaiten duten formakuntzak proposatzen ote ditu gazteer (animatzaile, trebatzaile, epaile,… ) ?

•        Zure elkarteak partaidetzak garatzen ote ditu tokiko beste elkarte edo egiturekin ?

•        Zure elkarteak Hazparne-Azpeitia parezkatzean parte hartzen ote du ?

Pundu batzu émana dira erantzunaren arabera,eta bukaeran elkarteak pundu kopuru oso bat badu. Diru laguntzen zama elkarteek ukan pundu kopuruen arabera banatua da. Alabainan, irizpideen eta punduen taularen bautuak proiektu politiko bat adierazten du eta gebiengoan direnak gurekin ados ez izaitea ez da harritzekoa. Aldiz, irizpide edo kriterioak ukaitea ez litaike arazo bat izan behar. Gardentasun afera bat da. Hendaia edo Baiona bezalako beste berri batzuetan, holako sistema bat abiatu dute. Horrek posible delà erakusten, nabiez gero. Bainan gardentasuna ez da oraiko gehiengoaren lehentasunetan, iduriz