Herriko Etxeko barne araudia

Monsieur Beñat Inchauspe, Hazparne Herriko Auzapez jaunari

2014ko ekainaren 19ko Herri Biltzarra

Gai ordeneko 6. pundua: barne araudiaren onartzea

2014ko ekainaren 9ko Herriko Biltzarrak barne araudia proiektua onartu aitzineko aldaketa proposamena

Legeak aurreikusten duen epearen barnean eta Inchauspe Jaunak onartua izan dadin aurkeztu duen testua hobetzeko xedez, ondoko proposamenak aurkeztu nahi ditugu:

  1. Art.

Proposaturiko testua:

“Herriko hautetsiei idatziz haien etxera helaraziko zaie, hauek beste helbide baten hautua egin ezean”

Ordezkatze proposamena:

“Herriko hautetsiei usaiazko gutun bidez haien etxera edo haiek jakinaraziriko helbide elektronikora helaraziko zaie, edo herriko etxean paper euskarrian edo biltegiragailu desmaterializatu euskarrian hartzen ahalko da”

Proposaturiko testua:

“Bilkura deialdia hedatzeko epea bost egun osora finkatu da”

Ordezkatze proposamena:

“Hautetsi guzien parte hartzea bermatzeko xedez, deialdia hedatzeko epea bilkura aitzineko 7 egun osora finkatu da”

  1. Art.

Proposaturiko testua:

“Mozio edo agiantza oro, hautetsien idazkaritzaren bitartez auzapezari idatziz helarazi beharko zaio, gutienez biltzarra hasi baino berrogeita zortzi oren lehenago”

Testuari gehitzeko:

“…edo, epe beraren barnean, auzapezari helarazi bide desmaterializatu bidez”

  1. Art.

Jatorrizko hirugarren paragrafoan:

“Batzordea, auzapezak edo lehendakariordeak deialdia zabaldurik bilduko da. Halere, batzordeko kide izanik, herriko hautetsi batek batzorde bat biltzeko galdea egin lezake. Horren ondorioz, batzordea ondoko herri biltzarra aitzin biltzeko deitua izanen da”

Paragrafo hau gehitu:

“Batzordeak herri biltzarra aitzin bilduko dira, herri biltzarrean aipagai den gaia ez bada batzordean berean aipatua izan”

  1. paragrafoari ondoko hau gehitu:

“Bilkura agiriak 8 egun osoren barnean idatziko dira, batzordeko kideen esku uzteko gisan”

  1. Art.

Artikulu honen bukaeran gehitu:

“Herriko Etxeak, biztanle orori herri biltzarrean baldintza hoberenetan egoteko parada bermatuko dio”

  1. Art.

Jatorrizko testua ondoko honekin ordezkatu:

“LKKOaren (Lurralde Kolektiboetako Kontseilu Orokorra, fr. CGCT) L. 21231-18 artikuluak xedatzen duen herri biltzarren izaera publikoaren printzipioak, herriko hautetsien zein beharien eztabaidak grabatu eta hedatzeko eskubidea oinarritzen du”

“Ondorioz, saioa ez trabatzeko erresalbuarekin, herri biltzarren saio publikoen grabatzea baimendua da”

“Auzapezak, halere, LKKOaren L. 2121-6 deliberoaren aplikatzearekin “biltzarreko polizia aginpidea” du, saioen iragate normala bermatzeko gisan”

  1. Art.
  2. paragrafoari ondokoa gehitu:

“…idatzia izan eta berehala horren kopia paperan zein euskarri desmaterializatuan eskuratzea”

  1. Art.

“C – edukiak” atalean, testua ondokoarekin ordezkatu:

“Testuak, herriko gaiei eta herriko etxeak burutzen duen lanari hertsiki lotuak izanen dira”

“Ez dute nehoren izena zikin edo irain dezaketen elerik barne hartuko”

“Testuak argazki, grafiko edo marrazkiz osatzen ahalko dira”

“C – Ezaugarriak” atalean, lehen lerroa ondokoarekin ordezkatu:

Oposizioko talde bakoitzari hizkuntza bakoitzarentzako (frantsesa eta euskara) orrialde bat onartuko zaio”

“Aholku batzordeak” 8. artikuluaren ondotik 9. bat gehitzeko proposamena

Ondoko izenburu eta testua lituzke:

“Herritarren parte hartzea tokiko erabakietan”:

  1. Boz-emaileen kontsultatzea

Herritarrak, Herriko etxeak haren eskumenekin loturiko gaietan hartu nahi dituen deliberoen inguruan kontsulta daitezke. Kontsultatzea herriko parte bateko biztanleei mugatu daiteke, kolektibitatearen parte hori bereziki hunkitzen dituen heinean, bereziki auzo biltzarrak hunkitzen baditu.

Bozka zerrendetan izena emana dutenen bosten batek, petizio eskubidearen bidez, kontsulta antolatzea herri biltzarreko aipagaietan sartua izan dadin galdegin dezake, biltzar horrek delibera dezakeen gai ororentzako. Kontsulta antolatzeko erabakia herri biltzarraren esku da.

Kontsultaren printzipio eta antolaketa moldeak herri biltzarrak erabakitzen ditu. Honen deliberatzeak kontsulta hori iritzi hartze bat baizik ez dela espreski agertzen du. Bozka eguna finkatzen du eta boz-emaileak bozkatzera deitzen ditu. Estatuaren ordezkariei, gutienez bozka eguna baino bi hilabete lehenagoko epearekin helaraziko zaie.

  1. Tokiko erreferendum erabakitzailea

LKKOaren L. 2141-1 artikuluaren aplikatzearekin, herri biltzarrak herriarekin loturiko gai bati buruzko erreferendum erabakitzailea antolatzen ahalko du, gutieneko parte hartzearen erresalbuarekin (boz-emaileen erdia eta emaniko boz kopuruaren gehiengoa).

Herri biltzarrari dagokio erreferendumaren moldeak zehaztea, bozka eguna finkatzea, boz-emaileak deitzea eta bozkatuko den auzapezaren proiektua zehaztea.

  1. Art.

Eduki honi gehitzeko artikulu berria:

“Hautetsi bakoitza haren hautuzko hizkuntzan mintza daiteke, hautetsi guziak haren eleen edukia ulertzea ahalbidetzen den heinean”

Martine ETCHEÇAHARRETA