HISTORIKOA
“Herritarrekin”, ezker abertzaleko militante guziak biltzeko eta 2014ko hauteskundeak prestatzeko asmoz 2013ko udan Bil Gaitenek egin zuen deialdiaren ondorioz sortu zen.
Bilkuretan anitz eztabaidatu ondotik, 2013ko urte finitzean, elkarrekin aitzina egiteko motibatuak ziren hazpandarrak biltzen zituen talde bat osatu zen eta elkartzen zituzten baloreen inguruan ados ezarri ziren. Balore horiek fintzeko eta proposamen zehatzak aurkezteko sakoneko lana egin dugu.
2014ko HERRIKO HAUTESKUNDEEN HITZORDUA
Gauzak hola, 2014ko urte hastapenean, talde horrek Hazparneko herri hauteskundeetan zerrenda bat aurkeztea erabaki zuen. Herriaren usaiako kudeaketari alternatiba bat hazpandarrei proposatzeko, dinamika abertzale, ezkertiar eta ekologista baten inguruan 29 hautagai bildu behar ziren.
2014ko martxoan, hazpandarren bozka emaileen % 23.62ari esker, gure zerrendako hiru hautagai hautetsi bilakatu eta Herri Biltzarrean sartu ziren: Martine ETCHEÇAHARRETA (herri elkargoko kide aldi berean), Guillaume ELIZONDO eta Anaiz FUNOSAS.
LAN DINAMIKA
Oldar berri bat forma hartzen ari da eta guretzat garrantzia duten gaien inguruan sekula baino gogo handiagoz lanean ari gira, gure 3 hautetsiak haien egiteko berrietan lagunduz.
Ondoko gaien inguruko barne eztabaidarako, hausnarketarako eta proposamenerako eremuak plantan eman ginituen:
ELKARTEAREN SORTZEA
2015eko apirilean, gure engaiamendu eta dinamika formalizatu ginituen “Herritarrekin” elkartea ofizialki sortzearekin.
BALORE NAGUSIEN INGURUAN