Prentsaurrekoa: Herritarrekin abiatzen da

Herritarrekin gure alternatiba Hazparnerentzat

2014 ean, abertzale talde batek « Herritarrekin, ezkerreko alternatiba » ezkertiar eta abertzale zerrenda baten osatzea deliberatu zuen, Benat Inchauspe buru zuen zerrenda bakarraren parean. Bozkazaleen % 23,62 eri esker, Hazparneko kontseiluak dituen 29 etarik 3 hautetsi lortzera ahalbidetu zuten.
Hartatik sortu den taldea, geroan elkarte bezala antolatuko dena, erregularki eta mandata osoan biltzen segituko du. Hautetsiek, taldearen sustenguarekin Hazparneko egoeraren inguruko hainbat konstatazio egitera ekarri gaitu,hala nola:

– manera iraunkorrean populakuntza emendatzen ari da
– azpi egituren mugak agertzen hasiak dira
– hiri zentroa saturatua da
– komertsioa ahulduz doa
– prekaritatea gero eta presentagoa da

Honen aintzinean ondorio bat nagusitu da.

Benetazko hirigintza proiektu bat eraiki behar da Hazpanerentzat, gure herria balorean jartzeaz gain herritarrei bizi kalitate bat segurtatuko diona.
Biztanleen beharrei erantzun behar diegu, etxebizitza, hezkuntza ala garraioarena, transizio energetiko eta ekologikoaren aldeko engaiamendua hartuz. Gure hizkuntza eta kultura ahantzi gabe.

Begi bixtakoa da guretzat proiektu hori orokortasun baten baitan pentsatu behar dela, Euskal Hiri Elkargoko kuadroaren baitan kokatu behar dela.

Herritarrekinek, haren azken biltzar nagusian 2020ko herriko bozetarako zerrenda baten aurkeztea deliberatu du. Jada bilkura zonbait egin dira eta « Herritarrekin gure alternatiba Hazparnerentzat » zerrenda burua Kristian Etchetto izanen da.

Gure proiektuan interesa luketen pertsona oro, gure taldea integratzera gonbidatu nahi dugu, elgarrekin ditugun gaitasunak eta experientziak partekatzeko eta Hazparne aintzina eremaiteko.
Gure ondoko bilkura datorren urriaren 26an iraganen da goizeko 9etan 4 Francis Jammes karrikan 2.estaian dugun egoitzan.