27 Aug 2014/09 Gure Lehen Herriko Hitza
Joan den martxoaren 23an, kasik bozkat zaileen laurdenak (%23,62ak) bere konfiantza eman digu eta Herriko Kontseilua integratu dugu. Hona hemen gure lehen oharrak :
– Legeak 5 egun oso finkatzen duen Herriko Kontseilurako deialdi epea ezegokia iduritzen zaigu kontseilariak dokumentuetara heltzeko eta bozetan emanen diren aferak behar bezala aztertzeko.
Komunikaziorako auzapezorde postu baten sortzeak, langile batek jadanik komunikazioa segurtatzen duelarik, lanpostu sortze bati eite dio, auzapezorde postu bati baino. Frogatzat dugu gehiengoak komunikazioa garatzeko eta herria eta biztanleen arteko trukaketak errazteko komisio baten sortzeko proposamena ukatzea.
Auzapezorde eta delegatuen kopuruaren emendatzeak, gehiengoak bozkaturiko ordain sarien emendatzearekin metaturik, gehigarrizko 13200 € gastu ekartzen dituzte (auzapeza: 1570.76 €/hilabeteka, auzapezorde eta delegatuak: 664.86 €/hilabeteka).
– Ontsalaz Herriko Kontseiluaren bozetan emanen diren galderen prestakuntza azterketa eraman behar duten komisioak gutti biltzen dira. Elkarteei diru laguntzak aldez aurreko inungo eztabaida ala kontzertaziorik gabe banatuak izan dira (herriko aurrekontuaren 184 332 €).
Hazketako lurperatze guneari buruzko Herriko Etxearen epeltasuna, zeinak 3 aldiz hestearen aide deliberatu duen, egintza planik batere apailatu gabe.
Elementu hauek gaituzte, besteak beste, kontzertazio eta arreta gehiago merezi duten bozetan abstenitzera eraman.