Hazpandar maitea, herritar maitea,
Heldu diren martxoaren 15ean eta 22an, Hazparneko herri hautetsiak berritzeko eta zuen auzapezaren hautatzeko deituak izanen zarete.
Herritarrekin taldeak herriak gaur duen politikari alternatiba proposatzen dio ; abertzalea, ezkertiarra eta ekologista den alternatiba. Herri kudeaketa, praktika bezeristetaz babestua.
Gure herriarendako egiazko proiektua kolektiboa plantan ezarri nahi dugu, elkarbizitzaren berme.
Zuekin, trantsizio ekologikoaren eta kohesio sozialaren desafio handiak altxatuko ditugu, agenda 2030ko garapen iraunkorrerako helburuen gainean oinarrituz.
Tokiko politika boluntarista, anbiziotsua eta kolektiboki pentsatua eramateko xede tinkoa dugu :
Herritarrekin hautatzea, Euskal Herriko Herri Elkargoan bere lekua osoki atxikiko duen Hazparne hautatzea da. Hazparneren presentziak dinamika kolektiboa eta sortzailean Euskal Herriko ordezkariekin dirdiratu behar du.
Herritarrekin hautatzea, segur izatea da herria lanean ari izanen dela herri-politika probetxugarria izan dadin komunitate guziari.
Elgarrekin eraiki dezagun gure gaurko eta biharko herria !
Bozka Herritarrekin, gure alternatiba Hazparnerendako !
Herriko bozetan parte hartzea legezko boterea ematea da, herriko hautetsiek interes orokorraren alde lan egin dezaten. Ez da, neholaz ere, ordezkatzen dituzten herritarrak gogoan ukan gabe nahi dituzten ekimen guziak egiteko hautetsientzako txeke xuri baten izenpetzea.
Herritarrek herriaren kudeaketan parte hartzea, Hazparnen plantan ematekoak diren proiektuetan indartzekoa den balorea da.
Gardentasunez aritzeak zure konfiantza berreskuratzea eta tokiko bizi publikoarekin bakea egin dezazun ahalbidetuko du.
Partekatuko dugun herriko etxearen boterea antolatuko dugu, ondoko kontsignak jarraikiz: informatu, entzun, aztertu, hautatu, obratu eta ebaluatu!
Elgarrekin desiratzen dugun biharko herria eraikitzeko, herritar guziak libreki haien iritzia adierazteko, ideiak ekartzeko, hausnartzeko, proiektuak ontzeko eta guzien onerako aritu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak plantan emanen ditugu.
Eginen duguna:
Urgentziazko obraleku bateko obra koordinatzaileak izan nahi dugu: trantsizio ekologiko eta elkartasunezkoa
Inguramenarekin loturiko arrangurak gure herriko politikaren erdian emanen ditugu, bereziki tokiko agenda 2030 bat abiatuz.
Mugimendu eko-herritar kolektibo baten aitzindari dinamikoak izanen gira.
Herritarrak egitate ekologikoetara sentsibilizatzeko beharrezkoak diren neurriak eta engaiamenduak hartuko ditugu, baita usaia berriak eta jestu sinpleak haienak egin ditzaten edo proiektu anbiziotsuagoak sustatu ditzaten hauen gogoa pizteko ere.
Sailkatzea, birziklatzea, objektuei bigarren bizi bat ematea, Zero zaborrerako bidea egitea, jarrera eko-arduratsu kolektibo zein indibiduala gure egiteko garatuko ditugun gakoetariko batzuk dira.
Gure xahutze energetikoa menperatzeko lan egin, tokiko laborantza biologikoa garatu, zirkuitu laburreko kontsumoa sustatu, hurbileko zinezko merkataritza dinamizatu, garraio goxoei lehentasuna eman… elgarrekin, zuekin, hartu nahi ditugun parioak dira!
Eginen duguna:
Gizarte desberdintasunak handitzen dira, alta, denena da gure herrian duinki bizitzeko eskubidea. Hautetsiek herritarrekiko ardurak dituzte, bereziki egoera ahulenean direnekiko. Bizi istripu batek, eritasunak, elbarritasunak, lana galtzeak, bereizteak… pertsona bat edo familia bat prekarietatean sar lezake.
Herriko etxearen politikak desberdintasuna horiek apaltzea, bizi baldintzak hobetzea eta gizarte bazterketaren aurka borrokatzea ahalbidetuko duten neurriak plantan eman eta ekintzak gauzatu behar ditu.
Elkartasuna, duintasunaren et desberdintasunaren errespetua agintaldi honetan defendituko ditugun baloreak dira, bazterketa mota oro elkarbizitzaren aurkako mehatxua dela uste baitugu. Gure ekintzen helburua, herritar ororen loratzerako baitezpadakoak diren bizi baldintza onak ukaiteko eta zerbitzuez eta aktibitateez baliatzeko errextasunak ematea izanen da. Gizarte kohesiorako gure proiektuaren transbertsalitatea kontuan hartzeko, Hazparneko sektore guzietan eta herriko biziko partzuer guziekin elkarlan aktiboa sustatuko dugu.
Eginen duguna:
Egia erran hiri barnearen birpentsatzea eta berregitea ez da berria ; baina bai orain da egiteko garaia ! 2018an Hazpandarrei bidalia izan zitzaien Hiri barneko obrei buruzko galdeketaren emaitzak eta egina izan den diagnostikoa osoki berriz hartu behar dira.
Zuen erantzunak zertarako balio izan dute ? Aldaketarik ikusi duzue ? ez !
Egoera kezkagarria da : larunabat goizetan ez da gehiago lekurik Hazparneko karriketan, Zelai auzoa eta hiribarneko bidean zirkulazio eta seguritate arazoak, autoen abiadura handiegia, oinez, bizikletez edo haur karro batekin diren pertsonen segurtasun eskasa sentimendu haundia, espaloien eta bideen zahartasun handia, Hazparneko arkitekturaren baliotasuna erakusteko asmo eskasa (etxe aintzinak….)
Guk hiribarne osoa berritzearen erronka beteko dugu.
Eginen duguna :
Herri anitzetan, eta berezikiago herri erdiguneetan, eraikin batzuk egoera txarrean dira (sanotasun eskasia, ahulezia energetikoa, estruktura ahulduak…).
Hazparne, eraikin batzuen zahartasunak ere hunkitzen du eta horretaz arranguratzen hastea eta gure ondarea berriz balioan emateko beharrezkoak diren neurriak hartzea baitezpadakoa da.
Gure lehentasuna, herri erdiguneko egoeraz informatzea eta hunen inbestizamendua sustatzea eta laguntzea izanen da. Zentzuak erraten digu, jadanik badena atxiki eta hobetzea, dendak berreskuratzea eta hutsik diren bizilekuak betetzea egokiena dela, inguruetan eraikitzea baino. Herri erdigunea hustea saihestu behar dugu.
Irabaziak berehalakoak izanen dira: bizilekuan okupatze tasaren emendatzea, herriaren edertzea, herri erdigunearen berriz dinamizatzea, laborantzarentzako lurren atxikitzea…
Eginen duguna:
Azken urte hauetan Hazparnek detaileko saltegi andana bat galdu du, eta horrekin batera herriaren bizia eta jendeen arteko harremanak.
Zentzu onak dio gero eta saltegi guttiago, gero eta jende guttiago karriketan eta bortxaz, saltegiek ez dute beste aterabiderik : hetsi.
Hara beraz gaur zer ondorio agertzen den : lehen ziren saltegien lokalak hutsak eta bizi gabekoak gelditzen dira gure karriketan. Zein ikuskizun penagarria Hazparnerentzat !
Autoak gure hiri barneaz jabetu dira, espaloiek beste garai batekoak iduri dute, eta elbarrituentzat ez dira batere egokituak (saltegien sarrerak, maila ezberdinak.) ; edozein motako agentzien sortzea lehenetsi dute orain arte, saltegien kaltetara.
Orain denborarik galdu gabe gure hiri barneari egiazko etorkizuna eman behar diogu. Bere itxura eta erakargarritasuna landu eta hobetu behar ditugu ; hori hautetsi eta kontseilu munizipalarekin batera eskuz esku baizik ezingo da egin, kalitatezko merkataritza lehenetsiz eta lagunduz.
Eginen duguna :
Laborantza, Hazparneko aktibitate ekonomikoaren parte handi bat da.
Hazparne 7.701 ha-ko lurralde zabalaren jabe da, zeinetarik 4.200 ha laborantzarako lurrak diren.
221 etxalde dira, hauetarik 100 profesionalak, eta, herria, horretarako diren 2.000 ha-ko azaleraren jabe da (1.600 ha larre eta 300 ha pasa oihan). Garai batean 600 ha larre luberritu ziren eta laborariei alokatzeko pentze bilakatu. Laborariek iratzetarako beste lursail batzuk baliatzen dituzte, baina hektarea anitz ustiatu eta mantenurik gabe utziak dira (udan mendian egoten diren abereen gutitzea).
Hazparneko merkatua ere herriaren ekonomiarentzako elementu inportanta da, jendea eta animazioa erakartzen baititu, baina honen dinamismo eskasia agerikoa da.
Eginen duguna:
Duela urte batzu, Hazparneko biztanleak gero eta gehiago gara. Horretarako, Hazparneko ekipa munizipalak beharrak eta azpiegiturak aurreikusi eta birpentsatu behar ditugu.
Gaurko gazteak orain lagunduak izan behar dira, biharko erronkei aurre egiteko. Gurekin ez dira azkenik tratatuak izanen, ez ditugu ahantziko.
Haientzat gaur egun pentsatuak diren egiturak ez dira batere nahikoak eta ez dute haien beharrei erantzuten.
Hori esanda, badakigu Herriko Etxeak aisialdi zentro bat duela Jean Verdun eskolan berean ; baina ez zaie batere nerabeei egokitua. Hala nola, haientzat gazte gune baten sortzea lehenestea garrantzitsua iduritzen zaigu.
Jarduera ezberdinak proposatu behar zaizkie eta hori dena giro goxo eta onean.
Horrekin batera sustengatuko eta lagunduko dugu Gaztetxe berri baten sortzea.
Eginen duguna :
Herriaz harro izatea, mugak gainditzea, talde lanaren balorea ikastea, duda eta bozkario handiko mementoak elgarrekin pasatzea… kirolak emozio guzi horiek bizitzeko parada ematen du, defenditu behar dituen baloreak dira.
Denei idekia izanen den eta, azkenean, garapen koherentea izanen duen kirol politika baten alde, Hazparnek Kirolen Bulego baten beharra du. Herriko kirol batasunak eta eskolak horren kide izatera gonbidatuak izanen dira, herriko etxea ere ordezkatua izanen da baina ez da gehiengoan izanen. Bulego hori urtean behin edo bi aldiz bilduko da. Denek beste elkarteen problematiken berri ukan dezaten ahalbidetuko du eta, herriari, lehentasunezko ardatz koherenteak barneratzeko parada emanen dio. Kirol politika bat ez baita kirol bakoitzaren diru laguntzen eta galde partikularren gehiketa, epe luzera eraikitzen da, herrian diren aldaketak aitzinetik ikusi behar ditu eta beharrezkoak diren langileak, azpiegiturak, bideak, aparkalekuak… aurreikusi. Pista bat, kirol zelai bat edo gela estali bat eraikitzea ez da hauteskundeen arabera erabakitzen den zerbait, aise aitzinetik planifikatu behar da.
Kirolen herriko Bulegoak kirol batasunak eta Hazparneko eskolek elkarrekin lan egin dezaten eta kirol osasuna garatu dezaten sustatuko du. Urte guziez hazpandarrak elkartuko dituen kirolaren besta bat antola dezan proposatuko dugu. Hautetsiak kirol batasunen ondoan izanen dira, hauek segitzeko eta biharko kirolari guziak goiti tiratzen laguntzeko.
Gure Herria bere tradizioetaz aberatsa da, bere ondareaz, bere iraganaz eta aniztasunaz.
Gure elkarte mundua handia eta dinamikoa da, bertako artistek aberasten dutena.
Kulturari idekia izateak, bakoitzaren garapenenean eta ongi izatean eragiten du, besteeekiko harremanetan behar den errespetuan, bakoitzaren jakintasunean baita erakusten ahal dugun idekiduran ere.
Orain da garaia Hazparneri egiazko politika kulturala baten eskaintzeko, egiazko proiektu anbiziotsu baten bidez. Plantan emanak izanen diren kalitatzeko proiektuak ez dira diru galtze bat bezala ikusi behar baizik eta etorkizunarentzat egiten den inbertsio bat bezala, bai gure herriarentzat, herritarrentzat eta gazteentzat.
Eginen duguna :
Gure herriaren mailan politika transbertsala ukaitea baitezpadakoa da, lurralde kolektibitate zabal baten mailan ere biziki garrantzitsua den bezala.
Abertzaleek, Ipar Euskal Herriarentzako berezko instituzioa luzaz aldarrikatu dute. Instituzio batek gure lurraldean erabakitzeko eta planifikatzeko boterea emanen lioke. Euskal Hirigune Elkargoak (EHE), 2017an sortu zen herri elkargoak, Ipar Euskal Herriari izaera juridiko eta instituzionala aitortzen dio. Lehen urrats bat da, gure hiru probintzien garapenerako proiektuei dimentsio kolektiboa emateko hautetsiek baliatu behar duten tresna. Gobernantza molde berri horrek kalitatezko zerbitzu publikoa bermatu behar du, gure lurraldearen eta hartan bizi direnen aniztasuna kontuan ukanez. Garapen ekonomiko, laborantza herrikoi, hobekuntza eta ekipamendu, trantsizio ekologiko edo gizarte justizia mailan interes komunitarioa gailendu behar da. Hirigunearen politika anbiziotsua izan behar da, gure lurraldearen eta etorkizunaren eraikitzean erabakigarria izanen baita! Herritarrekinen politika boluntarista akuilatzen duten balore eta proiektuak eremu horretan defendatu nahi ditugu, lurraldearentzako gure alternatiba eremu horretan aldarrikatu nahi dugu.
“Bakoitza bere aldetik” joan ordez, hirigunearen baitan barnekaldeko herrien tokia defendatuko dugu.
EHEko gure engaiamenduaz harago, ez dezagun ahantz gure lurralde naturala Euskal Herria dela.
Euskal herritar gisa existitzen, gure kultura eta hizkuntza defenditzen, presoen alde mobilizatzen eta Euskal Herrian bakea iraunkorra izan dadin lan egiten segitzeko eskubidea aldarrikatzen segituko dugu.
Hartara, Euskal Herri osoko herri eta hautetsiak barne hartzen dituen Udalbiltzarekin hartu dugun engaiamenduarekin segituko dugu, eta baita gurekin senidetua den Azpeitiako herriarekin harreman hertsiak ukaiten ere.